XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Oskorri urriaren 2an Faduran San Nikolas ikastolaren 35. urteurrenean

Oskorri musika taldeak joko du datorren urriaren 2an Fadurako Udal Kiroldegian, Algortako San Nikolas ikastolak bere 35. urteurrena ospatzeko antolatutako ekitaldien artean.

Gaueko 9etan hasiko den kontzertu honetan talde honek bere abesti ezagunetarikoaren bilduma eskeiniko du, hain zuzen ere, iaz taldearen 25. urteurrena zela eta, antolatutako ekitaldian eskeinitako kantak.

Kontzertu honetarako sarrerak dagoeneko salgai daude San Nikolas ikastolan 1.000 pezetatan eta takilan bertan 1.500 pezetakoak izango dira.

Bestalde eta antolatutako egitarauari dagokionez, hurrengo egunean, urriaren 3an ekitaldi ugari izango dira ikastolan bertan parte hartu nahi duten guztientzat.

Horrela, goizeko 9etan kalejira batekin hasiko dira eta 11etan eraikinean egindako azken lanak inauguratuko dituzte.

Ondoren txistulariak izango dira eta Biotz Alai abesbatzak kantatuko du.

Eguerdian bazkaria izango da eta arratsaldeko 6etan dantza jaialdia.

Gogoratu, San Nikolas ikastola 1963an sortu zela bederatzi familiek bultzatuta.

Hasierako zailtasunak oso handiak izan ziren, etxez etxi ibili behar izan zutelako. 1974an oraingo eraikina egin zuten bi fasetan eta horrez geroztik hazten joan da, gaur egun 900 ikasle baino gehiago izan arte.